coachingfortravel_reunion
coachingfortravel_big_ben

CoachingforTravel proiektua ikasleen nahiz seme-alaben parte-hartze eta ahalegin eza sustatzeko sortu da, guraso nahiz irakasle askok elkarbanatzen duten “kexa” komun batetik abiatuta.

Helburua ikasleengan zenbait jarrera sustatzea da taldelanean proiektu bat aurrera eramanez, non Coach baten laguntzarekin epe motzeko ekintzailetasun akzio berritzaileak lantzeko erronka izango duten.

Sormena landuz eta esfortzatuz ikasketa bidaia finantzatzera desafiatuko ditugu, ikasle guztiak bidaiatu ahal izan dezaten horrenbeste diru gurasoei eskatu gabe.

Proiektuak 6 hilabeteko iraupena du, Urritik, Martxora eta klase orduetatik kanpo lantzen da. 2016-2017 ikasturtean Zumaiako Herri Eskolan proba piloto bat eraman da aurrera emaitza onekin, honegaitik Euskal Herriko 35 zentrotan programan parte hartzeko aukera zabaltzea pentsatu genuen.

Plaza kopurua mugatua da: 1.800 ikasle

Izen emate epea 2017-2018 ikasturterako 2017ko Irailak 30ean amaituko da. 

Informazio gehiago: info@coachingfortravel.com eta 943 667 051